XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita Santuaren itzak aaztu gabe, zer esan Euskal Teologiari buruz?.

Guk, beste teologietatik bereizteko, Euskal Teologiaren berezitasunik ez degu ikusten.

Beste errialde askotan ere, Euskalerri'ko auzi ta problematikaren antz-irudikoak ikusten bai dira.

Auzi orretan, oso osorik M. Pagola ta bere taldeko batzuen iritziekin nator: Euskal Teologiak, euskeraz bear luke izan. Baiña Euskal Teologia ez da Teologia euskeraz.

Euskal Teologia zer dan mugatzeko eragozpenik aundienak, mamiaren aldetik sortzen dira.

Ez dut ikusten mamiari gagozkiolarik, zerk bereiz litzakeen Teologia katalana, andaluziarra, frantsesa, españarra edo euskalduna, izenaren desberdintasuna merezitzeko ta justifikatzeko (Teologo gazte bat).

Gure iritzira, arrazoibiderik nagusiena, orixe da: Naiz milla planteamendu berri egin... bai askapen aldetik, bai kultura aldetik bai enda aldetik eta bai gizarte borroka aldetik, euskal Teologi bat mugatzeko jakin biderik ez degu ikusten.

Orrezaz gaiñera, lengo teologo gazteak, Jaunaren Deia'n txit ongi idatzi zuanez, askapen itza, anbigitatez beterik ba'dago eta guztiz alderakoi erabil ba'daiteke; eta era berean, kultura itza ere, gaur eta emen Euskalerria'n, anbigitatez beterik ba'dago, Euskal Teologi bat, nola demontretan egin bear da...?.

Eta oraindik obekiago berak diona: Euskalerria'ri legokiekeen Teologiarentzat, Kultur Teologia esakuna artu bear ba'gendu, lenbizi kultura kontzeptua bearko genduke argitu kritikoki, Teologi berorren abiapuntu bezela....

Eta ez pentsa, Lizarralde eta Agirrebaltzategi jaunok, kultura itza argitzea, ain erreza danik.

Irakurri bestela, Batikano'ko teologo batzarkideek, Gaudium et Spes dokumentuan jartzen dutena...!.

Orduan, nola erantzun gure teologo oieri?.

Ez da posible eta ezin gindezke mintza Euskal Teologi batetzaz